XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

25. ZULAKETAREN TEKNIKA.

1. ZULAKETA ERAGIKETA BATETAN JARRAITU BEHAR DEN LANPROZESOA.

Zulaketa batetan jarraitu behar den metodo orokorra, ondoko hau da:
- Pieza mahaian lotzen da; zulatu behar den zuloaren diametroa 5 mm.z azpikoa bada edo ta pieza luzea bada, eskuz eusten zaio.

- Barautsa makinan muntatzen da, ahalik eta zentrukidekien bira dezan saiatuz.

- Barautsaren punta, zuloaren posizioa adierazten duen granete puntuarekiko lerrokatzen da.

- Ebaketa abiadura eta aitzinapen egokiak aukeratu.

- Eskuz zulatzen hasi.

- Zuloa posizio zuzenean doan ikusi eta behar bada zuzendu.

- Aitzinapen automatikoz zulatu.

- Barautsa atzeratu eta makina geratu.

- Pieza askatu eta garbitu.

2. HOZKETA.

Mekanizatzen ari den bitartean, labaindu eta hoztu egin behar da barautsa, horrela beronek zuloaren ormarekin duen marruskadura txikitzeko.

Ebaketa olio hutsa ere erabiliko da, altzairu gogorrak mekanizatzerakoan.

Urtu grisa, presiozko haize zorrotada batez hozten da edo ta batere ez da hozten.

3. LASAITZEKO ATERATZEAK.

Zuloak sakonak direnean, beharrezkoa da barautsa sarritan ateratzea, eta ez txirbila ateratzeko bakarrik baita barautsa hozteko ere.

Ateratze horiek, zenbat eta zulo sakonagoa egina den, hainbat eta sarriago egin behar dira.

Neurri bezala, honako hauk har daitezke zulaketarako (25.1 ir.): Lehen ateratzea 4d-ra iristean.

Bigarren ateratzea 6d-ra iristean (4 + 2 = 6).

Hirugarren ateratzea 7d-ra iristean (4 + 2 + 1 = 7), etab.

4. DIAMETRO HANDIKO ZULOEN ZULAKETA ARRUNTA (25.2 Irudia).

Barauts helikoidalak, 50 mm.tako diametro artekoak erabiltzen dira.

12 edo 15 mm.tako diametrotatik aurrera, ardatzerako sartze indar handi bat egiten du barautsak piezan deformazioak sortuz makinan eta nahi ala ez, pieza, zulo okerduna egiten da.

Ardatzerako indar hori gutxitzeko, proposatu zen nukleo mehetze zorrozketa baino hobeagoa gertatzen da aldez aurretik d = 0,25 D diametrodun beste zulo bat egitea, horrela, erdira jaisten bait da aipatu sartze indarraren balioa.

5. EBAKETA ZULATZEKO MAKINAN.

Sarritan erabili ohi da zulatzeko makina ebaketarako.

Berau, aldez aurretik egindako piezen soberakinak kentzeko erabiltzen da, elkarrekiko tangente diren zulo sail baten bidez egiten delarik.

Honetarako ordena hau jarraitzen da: 1. Zuloen ardatza marratzen da.

2. 4tik 6 mm.tarako barautsa aukeratzen da.